Metralleta

Zarautz Power Violence

https://metralletataldea.bandcamp.com/releases

Escuchales

Ez da egia, gezurra da
Gaurkoan guk irabazi dugu

Biografía

2001ren bukaeran, kantuak inprobisatuz eta gustoko taldeen bertsioak eginez sortu zen Metralleta. 100 Hongos taldean jotzen zuten lagunek, taldekide berri batekin (Tximas), proiektu berriari ekitea bururatu zitzaien, 100 Hongosekin motibazio falta handia nabaritzen baitzuten. Horrela, elkarren artean instrumentuak aldatuz eta seriotasun gehiagorekin hasi ziren kantu berriak konposatzen.

Urte batzuk kantuak ateratzen eta saiatzen ibili ondoren, 2003an Erdoiztako baserrian eman zuten lehen emanaldia. Honen ondoren, Euskal Herriko eta Espainiako zenbait Gaztetxe eta etxe okupatutan jo zuten.

2004ko azaroan, beraien lehen lana autoekoitzi zuten Max eta Jokin Moteroren laguntzarekin. Disko hau, Zarauzko Txixaparrazta taldearekin batera atera zuten CD formatuan.

2005ean, bigarren lana kaleratu zuten. Oraingo honetan, Zarauzko Zülo taldearekin elkarbanatua. Disko hau, CD formatuan argitaratu zen ere. Disko hau ateratzearekin batera, bi taldeek 10 eguneko Europar bira bat ekin zuten Frantzia, Suitza, Alemania eta Belgikatik.

2006an, Jonpi eta Beizamak taldea utzi zuten eta beraien ordez Zülo taldeko Izotz eta Abuelo sartu ziren.

2007ko otsailean, formazio berriarekin lan berria grabatu zuten Erdoiztako baserrian. Grabaketa hau ordea ez zen 2008. urterarte kaleratu. Oraingo honetan, Kobory Oreretarrekin batera kaleratu zuten diska, LP formatuan.

2009ko Maiatzean berriz, Discos Enfermos, Mangel eta khhapspmch zigiluen laguntzaz, Diskoiraa taldearekin batera single bat kaleratu zuten. Diska honetako abestiak ere, 2007ko Erdoiztako sesio berberekoak dira. 2009ko Ekainean, Tximasek lan arazoengatik taldea uzten du. Ondorioz, taldea laukote izatera pasatzen da.

Laukote moduan kontzertuak ematen egon ostean, 2011ean taldearen lehen LPa grabatzen dute Zarauzko Abendańo auzoko txabola batean. Diska grabatzearekin batera, Krixpin sartzen da taldean bajua jotzeko eta Abuelo abesten hasten da berriz ere beraien betiko formaziora itzuliz, hau da, bi abeslarirekin eta urte bereko apirilean 2. Europar bira bat egiten dute bi astez, Frantzia, Suitza, Alemania, Txekiar Errepublika, Polonia eta Holanda zeharkatuz

Diskografia

Split Metralleta/Txixaparrazta (2004)

Split Metralleta/Zülo (2005)

Split Metralleta/Kobory (2008)

Split Metralleta/Diskoiraa (2009)

Metralleta LP (2012)

Metralleta EP(2016)